Arte eszenikoak, interpretazioa, zinema edo arte dramatikoa ikasteko erabakia hartzen duzunean, hainbat dira gai horietan trebatuko zaren lekua ongi aukeratzeko aldagaiak. Artikulu honen bidez, guretzat garrantzitsuenak diren jarraibide batzuk eman nahi dizkizugu.
Arte dramatikoko ikasketak hasteko aholkuak
Ondoren, arte dramatikoko ikasketak hasteko orduan kontuan hartu beharreko aholku garrantzitsu batzuk zerrendatuko ditugu.
Garrantzi handienekotik txikienekora honakoak dira:
- Programa pedagogikoa
- Giroa trebakuntzan
- Prestakuntza, ostatu eta mantenuaren prezioa.
- Titulazioa eta irteera profesionalak.
Programa pedagogikoa
Programa praktikoak bilatu, nortasun argia dutenak, ez anbiguoak. Txirrindulari batek bizikletan ibiltzen ikasten du, bizikletan ibiltzen ikasteko libururik irakurri gabe. Txirrindulari onenek ez dute zertan txirrindularitzaren historia osoa jakin, aski dute horretarako ongi prestatzea. Zure helburua aktore izatea bada, horretan ordu asko emango dizkizuten formazioak bilatuko dituzu. Teoria garrantzitsua da, baina uste dugu ez duela programaren %20 baino gehiago bete behar, ezta %10 baino gutxiago ere. Irakasle onek gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko informazio teorikoa nola sakondu azalduko dizute.
Eskolak bere metodologia nolakoa den erakusten duen programa argi bat izatea funtsezkoa da. Horrela ez bada, gauza askotatik pixka bat ikasiko duzu, eta ezer zehatzik ez. Kontuz hizlariak bakarrik dakartzaten prestakuntzekin, masterclass asko jasoko dituzu, baina ezer zehatzik edo garaturik ez.
Eskola instituzional/ofizial asko ikaragarri teorikoak dira, ongi begiratu programei. Kontuan izan, halaber, eskola pribatu batzuek hizlari oso ospetsuak ekartzen dituztela, baina hain tarte laburrez izaten denez, ez dute astirik izaten beren metodologia garatzeko. Bestela esanda, jendea ezagutuko duzu baina ez zara trebatuko.
Formazio giroa
Hitz egin eskolan dauden ikasleekin. Horrela bi gauza aurkituko dituzu. Bat, eskolak sustatzen duen programa pedagogikoa egia ote den, eta, bestetik, giroa ona ote den. Lau urte emango dituzu formazioan, eta elkarbizitza zirkulu osasuntsua sortu behar duzu. Eskolak ez badizu uzten bere ikasleengana modu librean hurbiltzen, ez da seinale ona izaten, saiatu haiekin harremanetan jartzen edo joan tokira eta egin elkarrizketaren bat.
Pentsatu non ikasiko duzun, artikulu honetan unibertsitate hiri onenen zerrenda duzu. Egin klik hemen irakurtzeko.
Prezioa
Matrikularen prezioa ez ezik, prestakuntza jasoko duzun lekuko bizi-kostua ere baloratu behar duzu. Bila zabiltzan eskola etxetik hurbil baduzu eta ez baduzu independizatu behar, zerbait aurreztu duzu. Baina bila zabiltzana kanpoan badago edo independizatu behar baduzu, gastu horiek ere ordaindu behar dituzu.
Batzuetan merkeagoa da mugitzea nor bere hirian geratzea baino, eta kontrakoa ere gertatzen da.
Adibide batzuk jarriko ditugu:
- Madrilgoa naiz eta urtean 15.000€ balio duen eskola pribatu batera joan nahi dut. Etxebizitza aurreztuko dut, baina matrikula oso handia da.
- Madrilekoa naiz eta bizitzera joanen naizen hirian, urtean 7000€ kostatzen zait bizitzea eta prestakuntza beste 7.000€ urtean.
- Logroñokoa naiz eta Madrilera joango naiz ikastera. Matrikula 2.000€koa da, baina Madrilen urtebete bizitzea 10.000€ kostatzen zait batez beste.
- Murtziakoa naiz eta hiriko eskola on batean ikastea 8.000€ kostatzen zait.
Baliteke Madrilgo ikasleari errentagarriagoa atera izana kanpora joatea, edo Logroñokoari urtean bizi-kostu txikiagoa duen hiri bat bilatzea. Ez begiratu bakarrik matrikularen prezioa eta kalkulatu ondo erabaki bat hartu aurretik.
Puntu honetan, esan beharra dago Madrilen edo Bartzelonan bizitzeak ez dizula“arrakasta” edo profesionalizatzeko aukera gehiago ematen. Gaur egun komunitate asko produkzioetan inbertitzen ari direnaz gain, gune horietako batera joan nahi baduzu, ikusi behar bezala prestatuta zauden. Gogoan izan arkitekto batek ez duela etxerik egiten trebatu arte, eta mediku batek ez duela lanik egiten ongi prestatu arte.
Titulazioa eta irteera profesionalak
Baliteke harritzea titulazio ofiziala izatea azken postuan egotea, baina ia anekdotikoa da, eta ez du ia baliorik profesionalizatzeko orduan. Titulu bat baino interesgarriagoa da prestakuntzak enpresetan praktikak eta irteera profesionalak eskaintzea.
Zentro ofizial batean ikasi duen pertsona baten eta berezko titulazioa duen pribatu baten artean dagoen aldea da lehenengoak zenbait oposiziotan parte har dezakeela. Etorkizunean funtzionario izan nahi baduzu, eskola ofizialetara joatea gomendatzen dizugu, baina profesional ona izan nahi baduzu, ez eman baliorik horri eta bilatu irtenbide profesionalak aurkitzen lagunduko dizuten prestakuntzak.
Ez dugu eskola onenen edo txarrenen zerrendarik egingo. Ez zaigu bidezkoa iruditzen, uste dugu denok bilatzen dugula ondasun komun bat arte honetan eta jendea ondo prestatzea. Aukeratzen ari zarenean faktore horieki guztiak aintzat hartuta egin behar duzu. Prestakuntza ona aukeratu, ez polita.
Ez dut artikulua bukatu nahi gauza bat errepikatu gabe, Madrilen eta Bartzelonan oso eskola onak badaude, baina ez hartu kontuan aukera hori bakarrik, puntuz puntu aukeratu, adierazi dizuegun bezala.
Zer behar da arte dramatikoa ikasteko?
Arte eszenikoak ikasteko, batxilergoko titulua edo baliokidea izan behar da, heldutasun-proba egiteaz gain. Martxotik aurrera egiten dira erreserbak, baina dokumentazioa uztailean entregatu behar da, baita oraindik ikasten ari bazarete ere.
Funtsezkoa da ikasteko gogo bizia izatea eta zinemarako, antzerkirako, zuzendaritzarako eta beste diziplina artistiko batzuetarako bokazioa izatea. Artearekin konprometitutako pertsonen bila gabiltza, profesionalizatzeko irrikaz daudenen bila Prestakuntza praktikan oinarritzen da, eta interesa dutenei arte eszenikoetan eskaintzen diren irakasgaiak aztertzeko gogoa pizten zaie.
Zenbat urte dira arte dramatikoko ikasketak?
Arte dramatikoko ikasketek lau urteko iraupena dute guztira. Denbora horretan, ikasleek antzerkiarekin eta zinemarekin lotutako hainbat diziplina esploratzen dituzte, trebetasun praktiko eta teorikoak garatuz.
Jarduera-tekniketatik hasi eta zuzendaritza eszenikoraino, arte dramatikoko etorkizuneko profesionalak prestatzeko ezaguera-espektro zabala eskaintzen du prestakuntzak. Urte bakoitza erabakigarria da gaitasun artistikoaren hazkunderako eta arte eszenikoen arloan esperientzia hartzeko.
NAEE, Nafarroako Arte Dramatikoko zure eskola
Arte eszenikoetan hezi nahi dutenentzat, Nafarroako Arte Eszenikoen Eskolak (NAEE) aukera paregabea eskaintzen du, interpretazio, zuzendaritza eta dramaturgiako profesionalen prestakuntzan zentratuta. NAEEn arte eszenikoetako graduko programa bat dugu, prestakuntza praktiko sendoa eta antzerki teoriaren ulermen sakona uztartzen dituena.
Gainera, NAEEn, gure talde guztiek ikaskuntza-metodologia propio eta bakarra erabiltzen dute, Jorge Eines katedradunaren interpretazio-teknikatik abiatuta garatua. Gurean garrantzitsuena artista errespetatzea da, bere interpretazio-lana kalitaterik handienarekin egiteko behar dituen baliabideak eta teknikak emanez.
Ingurune bizigarri eta aberasgarria eskaintzen dugu ikasle bakoitzaren garapen artistikorako. NAEEn konpromisoa hartzen dugu ikasle bakoitzari beharrezko tresnak eta esperientzia emateko antzerkiaren, zinemaren eta telebistaren munduan arrakasta izateko.
Arte dramatikoa ikastea arte eszenikoetan karrera hasteko lehen pausoa da. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, ziurtatu erabaki informatua hartzen duzula eta zure hezkuntzarekin erabateko konpromisoa hartzen duzula. Ausardiaz, grinaz eta eskola egokia aukeratuz, antzerkiaren mundu zoragarrian zure ametsak lortzeko bidean izango zara.
Ez dutgu artikulua bukatu nahi gauza bat errepikatu gabe, Madrilen eta Bartzelonan oso eskola onak badaude, baina ez hartu kontuan aukera hori bakarrik, puntuz puntu aukeratu, adierazi dizuegun bezala.
Amaitzeko, gure aholkua:
- Aukeratu programaren arabera gehien motibatzen zaituzten 5 eskolak.
- Saia zaitez eskola guztietako ikasleekin elkarrizketa labur bat izaten.
- Eskatu prezioei buruzko informazioa eta kalkulatu zure bizi kostua horietako bakoitzean.
- Aurrekoarekin zalantzan jarraitzen baduzu, begiratu bakoitzaren irteera profesionalak.
- Puntu bakoitzean, jarri nota bat 0tik 10era, eta, gero, batu.
Espero dugu eskola egokia aukeratzeko orduan ikuspegi argiagoa izateko balioko dizutela. Hala ere, zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure orientazio sailarekin eta pozik argituko dizkizugu zalantzak.



